Iruñako Ganbara
Abesbatza Taldea 1946an eraiki zen Luis Morondo Urra Jaunaren eskutik. 37 urtez
eta bere heriotzararte 1983an taldearen Zuzendari Artistikoa izan zen. Lehen kontzertua
1946ko abenduaren 11an Iruñako Olimpia Koliseoan eskainiz. Iruñako
Abesbatza Taldea (“La Coral” bezela ezaguna herritarren artean) XV,
XVI eta XVII. mendeko musika ikasi, landu eta jorratzeko asmoarekin jaioa izaten
da, baina urteak aurrera egin ahala, errepertorioa mota guztietako ahots-musikara
hedatzen dute. Lehen harrera onak 1950an iristen zaizkie Frantziar Lille hiriko
Nazioarteko Kantu Lehiaketan lehen saria eskuratzen dutenean. Honen eraginak aurrez
aurre etorri ziren: Nazioarteko Ganbara Musika inguruan sortutako oihartzun eta
nabarmentasuna ukaezinak ziren.
Jose Luis Eslavak 1983an Zuzendaritzaren ardura hartzen
du Luis Morondo Jaunaren heriotza ostean. Zuzendaritzan hamar urte egin zituen
aurrekoak markatutako bidea jarraituz. Hamarkada horretatik besteak beste Finlandia,
Israel, Kuba, SESB eta EEBBtan barna egindako birak azpimarratuko ditugu.
Eslava Jauna, Maximo Olorizgandik ordezkatua da Zuzendaritza
Artistikoan. Lehenengo eta behin berrikuntza prozesu garrantzitsu bat martxan
jartzen du Oloriz Jaunak. Ahots berriak bultzatuz, gehien bat jende gazteengandik
datoztenak, interpretazio alorrean erabateko aldaketak ezarriz.
Garai honetatik aipagarriak dira hainbat Nazioarteko Jaialdietan
parte hartzeak. Esate baterako: Biarritz, Nantua, Veneziako Udaberri Musikala
eta Madrilgo Arte Sakratuko ospakizunak. Ahaztu gabe, 1995ko Abenduan Argentinako
lurraldeetan zehar egindako bira.
1998an berriz, Zuzendaritza aldaketa berri bat emanen
da, oraingo honetan Koldo Pastor Arriazu Jauna izendatuz. Musika abangoardista
interpretazioak nagusitasuna lortzen dute taldearen errepertorioko funtsezko pieza
baten bihurtuz. Emanaldietan garaikideko autoreak begibistakoak dira, adibidez:
Agustín González Acilu, Tomás Marco, Leonardo Balada eta
abar. Hiri eta txoko asko izan ziren musika honen lekuko: Alakant Nazioarteko
Musika Garaikide Jaialdiaren XIV. Ekitaldia, Torrevieja Hiriko XIII Abesbatza
Topagunea, Zaragozako Musika Garaikideko IV. Astea, Donostiako Aintzinako Musika
Hamabostaldia, Aranjuezko Errege-Jauregiko Kapera, Santanderko Nazioarteko Jaialdia,
Bilboko Eliz Musika Astea, Marcelino Botín Fundazioak antolatatutako Europako
Belaunaldi eta Eskola Musikalen zikloa, Guitresko nazioarteko jaialdia, eta baita
Maroko lurraldean zehar eskainitako kontzertuak ere, Rabat, Casablanca; Tánger
eta Tetuán bisitatuz.
Garai berean “El Camino, Campo de Estrellas”
disko berria grabatu, argitaratu eta estreinatu zuten. Carlos Etxeberria, Koldo
Pastor eta Vicent Egeak konposatutako hiru lan aurki ditzakegu bertan.
2001ko Irailean, ziklo berri bat hasten da Ganbara Abesbatzarentzat,
zuzendaritzaren ardura Iruñako Pedro María Ruiz Huici zuzendari
gaztearengan berrerortzean. Taldearen zuzendaritza bere gain hartu ondoren, bi
konpromiso garrantzitsuei aurre egin beharko die.
Iruñako Ganbara Abesbatzaren kantaldiak eszenatoki
harrakastatsuenetan entzunak izan dira, batzuk aipatzeagatik: Parisgo Pleyel Aretoa,
Parisgo Gaveu Aretoa, Aljeriako Opera Antzerkia, Buenos Airesko Kolon Antzerkia,
Vienako Konzerthaus, New Yorkeko Metropolitan House, Washingtongo Konstituzio
Halla, Parisgo Elbarrien Eliza, Londresgo BBC Mikrofonoak, Helsinkiko Finlandia
Halla, New Yorkeko Concert Halla, Hannoverko Volksbühne Aretoa, Montevideoko
Sodre Antzerkia, Tangerko Mauritania Antzerkia, La Habanako Antzerki Nagusia,
Florentziako Pergola Aretoa, Amsterdameko Concertgebow...
|